XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batzarraren Jaungoikoarekiko erlazioa

Perpaus konatibo horien bidez, herria gonbidatu eta nolazpait ere bultzatu egiten dugu erritoan sartzeko, eta beren burua haren sujeto eragiletzat hartzeko.

Funtsean, Eukaristiaren beste komunikabide-egoera orokorrago eta garrantzitsuago batetara zuzentzen edo bideratzen dira gehienetan, konatibo deitu ditugun memento horiek: alegia, herri eta Jaungoikoaren arteko harremanetara: bidaltzailea, GU gara, hots, apaiza eta herria.

Hartzailea, ZU, Jaungoikoa: erabat komunikabide-egoera erlijiosoa da izatez, eta gizonaren Jainkoarekiko elkarrizketa bezala agertzen da eta azaltzen: gizona asanblada mintzatzen zaio Jaungoikoari, nahiz bere buruz, nahiz apaizaren ahoz, eta Jainkoak erantzuten dio.

Jainkoaren erantzuna sakramentu-erritoan gertatzen da ageritan eta bihotz-barnean izkutuan.

Textuen otoi-tankeran linguistikoki dagoen Jauna, mistikoki azaltzen da, agertzen da sakramendu-ekintzaren bidez: honako hitza, hitz eraginkorra dugu: alegia, adierazten duena, egiten eta mamitzen du.

Sakramendu-hitz, esaten dute teologoek, hitz performatibo esango lukete hizkuntzalariek.

Eukaristi textuen zati honetako irakurketa alde hauek azpimarratzen saiatuko da, bereziki: a) Mezemaileak esaten duen textua ez da amaigabeki berresan daitekeen berresandako zerbait, hitz indibidual eta bizidun baizik: bi subjetibitateen arteko elkarrizketa batean sortzen eta gertatzen den jatorrizko hitza.

Otoitzak, sagara, ez dira zerbait irakurtzea, norbaitekin mintzatzea baizik.

b) Hitz hori, Eukaristi-ospaketan bere Jaungoikoarekiko harremana bilatzen, aurkitzen eta adierazten duen herri osoaren hitza da.

NI mintzailea pluralaren lehenbiziko pertsonan agertzen da beti: GU, NI gehi ZUEK bait da, noski.

Apaizok ez gaude arazotik kanpo, (...).